#poziktibity


ZERGATIK ALDATU BEHARKO NUKE TXIPA?

Euskaldunok, gure eguneroko bizitzan, pertsonen arteko harremanetan bestearen hizkuntza ezagutza aldez aurretik epaitzen dugu sarritan, eta horren arabera gure hizkuntza jarrerak moldatzen ditugu.

Nire bizilaguna den Patxiri euskaraz egiten diot, horrela ohitu naizelako; baina hainbat lekutara joatean, kalean topatzen dudan ezezagun bati gazteleraz galdetzen diot; nire haurrari euskaraz mintzatu dadila eskatzen diot, baina nire bikotearekin “gauza serioez” gazteleraz egiten dut; euskaraz ikasten ari direnak animatzen ditut, baina beraiekin hizkuntza horretan hizketaldi bat izateko pazientziarik ez dut.

Eta horrela jarraitu genezake hamaika eta bat adibide jarriz. Ondo legoke txipa aldatzea, ezta?

#POZIKTIBITY

Txipa aldatu, izan Poziktibity! Zer den hori? Euskararekiko jarrera bat. Jarrera positiboa, aktiboa, aurreiritziak alde batera utzita ahal dugun guztietan euskaraz jardutea, edozeinekin, edozein egoeratan, hala nahi dugulako. Gure herrian euskaraz ulertzen duen jende asko eta asko dago, ez al da hala? Goza dezagun gure hizkuntzaz naturaltasun osoz.

Euskaldun askoren eguneroko bizitzako hainbat egoera esketx desberdinetan irudikatu ditugu, umorez zipriztindurik, euskaldunon jarrera baikorra lortzea baitugu helburu, poziktibity jarrera, hain zuzen ere.

Bideoak

Lehen hitza euskaraz

Lehen hitza euskaraz

Zuk nola egingo zenuke lehen hitza? Euskaraz? Seguru?

Euskaldun berriarekin pazientziarik ez

Euskaldun berriarekin pazientziarik ez

Euskara ikasten ari direnak gogotsu daude, euren maila hobetu nahi dute eta horretarako inguruneak bilatu nahi dituzte.

Taldean erdaraz batengatik

Taldean erdaraz batengatik

Oso ohitura zabaldua da, euskaldunon artean, erdarara jotzea taldeko kide batek euskaraz ez dakienean.

Haurrari euskaraz eta bikotearekin erdaraz

Haurrari euskaraz eta bikotearekin erdaraz

Gure seme-alabek erabiltzen duten hizkuntzaren arduradun sentitzen gara, euren heziketa gure ardura dela oso barneratuta daukagu.